Giro paregabea Donibaneko herri triatloian

Donibaneko herri triatloian gizonetan Jon Elkano izan zen garaile, eta emakumeetan Idoia Aranburu.

trialtloia

Partaide guztiak, sarien banaketaren ondoren, oholtzan.

Xanju Kirol Klubak Donibaneko hainbat denda, elkarte eta establezimenduren laguntzarekin herri triatloia antolatu zuen atzo, San Joan Jaien egitarauari bukaera emateko. Giro oso ona egon zen herrian kirol probak iraun bitartean, eta lehia ere ederra izan zen. Heldu nahiz haur, denek gozatu zuten triatloiaz. Gizonetan irabazlea Jon Elkano errenteriarra izan zen, atzetik Gorka Lukas eta Luisma Molina izan zituela. Emakumeetan, berriz, Idoia Aranburu izan zen lehena, Olatz Freire eta Amaia Pascua bigarren eta hirugarren sailkatu zirelarik. Taldeka, Iñaki Lopetegik, Joxe Zelaiaran eta Enara Perezek osatutako hirukoak egin zuen denborarik onena. Haurren lasterketak ere izan ziren. Ederki asko gozatu zuten gazteenek kirolaz. Ondokoak atzoko hainbat argazki dira:
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.