Ibaiondoko kantina enkantera atera dute bigarrenez

Aurreko lehiaketa hutsik geratu zenez, baldintzak berritu dituzte.

Ibaiondo, pilotalekua

Kantina eta kirol instalazioaren kudeaketa, enkantera

Antxoko Ibaiondo pilotaleku berriaren kantinaren ustiapena enkantean da bigarrenez. Eskaintzak aurkezteko epea uztailaren 5ean bukatuko da. Kantinaz gain, kirol instalakuntzaren kudeaketa hartuko du beregain lehiaketa irabazten duenak. Esleipena prozedura irekiz eta enkantez egingo da, eta esleipen-irizpide bakarra erabiliko da: eskaintza ekonomikoa. Aurreko kontrataziorako ezarri zituzten baldintzetan aldaketak egin dituzte “eskaintza hau arrakastatsua suertatu dadin”. Honela, bigarren eskaintza honetan esleipendunak soilik kantinako ustiapenaren ondorioz sortzen diren gastuak ordainduko ditu. Udalak, berriz, alde batetik, bere gain hartuko ditu frontoiko kontsumoak –argindarra eta ura–, mantentzea eta garbiketa, eta, bestetik, erreserbetatik eratorritako diru sarrerak. Kontratuaren iraupena 2 urtekoa da, eta bi aldeek adostuta luzatzeko aukera izango da, urtebeteko luzapenen bidez. Kontratu honen xedearen deskribapen zehatza baldintza teknikoen agirian jasotzen da.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.