San Pedroko txupinazo gayan parte hartzera deitu du udalak

Harrotasunaren Egunarekin bat egiten duen adierazpen instituzionala adostu dute alderdiek.

in?udeakAniztasun eta identitate sexualen aldeko adierazpen instituzionala kaleratu du Pasaiako Udalak Harrotasunaren Egunaren bezperan, eta bide batez, pasaitarrak deitu ditu bihar San Pedroko jaien hasieran antolatu duten ospakizunera. Ortzadarraren bandera igoko dute alkateordetzara, LGTBI kolektiboaren hamarkadatako borroka nabarmentzeko. Jada gauen danborradan aterako dute bandera koloretsua. Pasaiako Udalaren ustez, “politika instituzionalak pertsona lesbianen, gayen, transexualen, bisexualen eta intersexualen eskubide politiko, ideologiko eta zibil oro babesteko norabidean” joan behar dute, eta era berean, pertsona hauen aurkako “eraso, jazarpen edota errepresio oro gaitzetsi eta salatu” behar direla defendatu du. Horregatik “eskura dituen baliabide guztiak prebentziorako, detekziorako, asistentziarako eta laguntzarako protokolo baten lanketa egiteko” erabiliko dituztela agindu dute. “Pertsona askeek osatutako herri askea eraikitze bidean”, mobilizazioetan parte hartu eta “bereziki  Pasai San Pedroko txupinazo gayan parte hartzera” deitu du Pasaiako Udalak. Adierazpen instituzionala
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.