[Argazki galeria eta bideoa] Arraunlarien aurkezpena marea arroxari

Estropada bukatuta, bere talde guztien aurkezpena egin zuen Pasai Donibane Koxtapek.

Sanjoanak ospatu dituzte asteburuan Donibanen, eta Koxtapek, urtero legez, jaien testuingurua baliatu du aurtengo traineruen eta arraunlarien aurkezpena egiteko. Santiago plaza gainezka zela ekin zioten ekitaldiari, VII. Iberdrola Bandera bukatu eta berehala. Gazteenetatik hasi eta seniorretara, arraunlari guztiak igo ziren larunbatean oholtzara. Klubeko presidente Xabier Arrarasek hartu zuen hitza, eta baita emakumeen zein mutilen prestatzaileek ere. Guztiek baikor hitz egin zuten, eta denboraldian zehar Donibaneko herriari banderak ekartzen ahaleginduko direla esan zuten.    
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.