Emanaldiaren aurretik, gurdiarekin ibiliko dira Orratx konpainiako kideak hilaren 30ean, osteguna, Errenteria-Oreretako kaleetan barrena kalejira egiten 19:00etatik aurrera.
Orratx! antzerki taldeko kideak.
Sudur gorriak jantzita, kalera aterako dira
Orratx! Antzerki Konpainiako zazpi aktoreak. Kale antzerkia da
Kale Hop azken lana eta ikusleek barre egiteko eta hunkitzeko aukera izango dute garai bateko komedianteen ikuskizunak oinarri hartuta, lezoarrek josi duten lanarekin. Iaz estreinatutako lanean, komediak egiten ziren garaiak gogoratu eta horiek bildu zituzten. Kalea berreskuratzeko saiakera ere izan da lezoarren lana.
Dirurik ez duen konpainiaren gora beherak kontatzen ditu Orratx!-ek
Kale Hop antzezlanean. Munduan barrena ibili da konpainia hori, eta bertan hartu ditu bere komedianteak, horietako askok, ordea, alde egin dute ez dielako jateko ere ematen. Eta jarraitzen dutenak antzerkiarekin pasioa dutelako da. Publiko guztientzat egokia da lana, eta ikusleek bidaia polita egiteko aukera izango dute. Oholtza gainetik pasako dira emakume bionikoa, mentalista, fakirra… eta ahuntzarik gabeko ahuntzaren emanaldiari ere egin diote tarte.
Emanaldiaren aurretik, gurdiarekin ibiliko dira konpainiako kideak hilaren 30ean, osteguna, Errenteria-Oreretako kaleetan barrena kalejira egiten 19:00etatik aurrera.
Antzezlana berriz, uztailaren 1ean, ostirala, egingo dute 18:00etan Xabier Olaskoaga plazan.