Fermiñeneko bulegoa uztailean eta abuzutuan irekita egongo da, egunero. Bisitarientzako eskaintza zabala eskainiko dute.
Bianditz.
Bihartik aurrera, Oiartzungo turismo bulegoa irekiko dute. Horrela, Oiartzun bisitatzera hurbiltzen direnek bulegoaren zerbitzuak jaso ditzakete uztailean eta abuztuan.
Fermiñene eraikinean egongo da kokatuta. Egunero egongo da irekita, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.
Oarsoaldea Garapen Agentziak jakinarazi duenez, Oiartzunek dituen bisitatzeko toki ugariak eskainiko dizkiete bisitariei. Herriko hiru museoak (Soinuenea, Luberri eta Arditurri), Aiako Harria natura parketik egin daitezkeen ibilbideak —Sorondo, Egiar, Oieleku edo Bianditzekoa— edo multzo megalitikoak. Bidasoko Kontrabandisten Ibilbidea ere eskainiko dute. Azkenik, Arditurriko Bide Berdeari buruzko informazioa ere.
Gastronomia eta ostatu eskaintza zabalaren berri ere emango dute. 925 pertsonentzako tokia dago ostatuetan: lau hotel, pentsio bat, bost nekazalturismo etxe, kanpin bat eta aterpe bat. Turismo Bulegoarekin harremanetan jarri nahi izanez gero, telefono (943 50 89 13) edo
e-posta bidez.
Oarsoaldea Garapen Agentziako Turismo Sailaren webgunea ere bisita daiteke.