Hainbat jarduera antolatu dituzte egunaren bosgarren ekitaldirako.
Historriaureko bizimodua ezagutarazteko jarduerak egingo dituzte.
Datorren asteko igandean, hilaren 10ean, Arditurri Egunaren bosgarren ekitaldia ospatuko dute. Gipuzkoako Parketxe Sareak eta Oiartzungo Udalak goiz parterako egitaraua osatu dute. Helburura, Aiako Harria Parke Naturaleko paraje ezagutaraztea da.
10:30etik 14:30era bitartean, Arditurriko meategiak bisitatzeko txartelek prezio murriztua izango dute. Oinarrizko bisita bi euroren truke egin ahal izango da. Bisitaldi sakonak, berriz, hiru euro balioko ditu. Parketxe Sareak jakinarazi duenez, ezingo da aurretik erreserbarik egin, eta sarrerak egunean bertan erosi beharko dira. Hori bai, plazak mugatuak izango dira.
Horrez gain, Historiaurrean nola bizitzen zen erakutsiko du Suhar taldeak, 11:00etatik 14:00etara. Arkeologia esperimentala eskainiko dute, eta hainbat jardueratan parte har dezakete bertara hurbiltzen direnek: sua egurrarekin pizteko teknikak, historiaurreko labarretako artea, ehizarako bultzagailu bidezko gezi jaurtiketa eta suharrizko tresneriaren lanketa. Hori guztia dohainik eskainiko dute.
Irrien Lagunak ere bertan izango da. 11:30ean jolas dinamizatuetan parte hartzeko aukera egongo da. Jarrain, 12:30 inguruan, kanta eta dantza saioa eskainiko dute.