[Argazki galeria eta bideoa] Saltseroen saltsan, San Fermin Egunez
Koplak kantari atera da kalez kale, ohi bezala, Saltseroen konpartsa.
Pasaia Kirol Elkartearen 75. urteurrenari aitortza egin die aurten Saltseroen Konpartsak, Saltsero Nagusi izendapena klub zuri-gorriari emanez. Kalez kale kantari koplaka ari dira gaur eguerditik, ohi bezala, kritikak eta txaloak, denetarik banatuz. Txalotutakoen artean, Ibiondo pilotalekuko lanak etdota Luzuriagako aparkalekuarenak; kritikatuen artean, berriz, Biteri plazako utzikeria. Horrez gain, herritarrei aitortza; Pasaia Kirol Elkarteari ez ezik, Areto Futbol taldeari zein herriko gazteriari zuzendu dira aurten Saltseroak.
