Lau Haizetara Euskaltzaleon Topagunearen egoitzan bilduko dira 16:30etik 18:30era, familia eta lagun giroan apanketa lanak egiteko.

Koldo Mitxelena plazak hartuko du txupinazo txikia.
Geroz eta egun gutxiago falta dira Madalen Jaietarako eta prestaketetan murgilduta azken ukituak ematen ari dira elkarte eta eragileak merezitako harrera egiteko jaiei. Txupinazo Txikiaren prestatzaileak ere horretan dabiltza, lanean, Mila Koloretako Txupinazo Txikirako dena prest izateko. Hilaren 21ean 17:30etan jaurtiko dute txupinazo txikia Koldo Mitxelena (Esmalteria) plazan. Horren harira, Oihal Magikoa prestatzeko zita jarri dute hilaren 12an asteartearekin. Lau Haizetara Euskaltzaleon Topagunearen egoitzan bilduko dira 16:30etik 18:30era, familia eta lagun giroan apanketa lanak egiteko.
Antolatzaileek zikintzeko moduko arropa eramateko gomendatu diete familiei, eta haurrei mereienda bertan eskainiko dietela jakinarazi dute.