Hibaika laugarren gelditu da Kaiarriba Banderan. Oiartzungo Itsaslapurrak KAE2 Ligako lider sendo dira.
Oiartzungo Itsaslapurrak, Kaiarriba Banderarekin.
KAE2 Ligako bi estropada jokatu dituzte, eta hiruretan izen berbera agertu da sailkapenaren lehenengo postuan: Oiartzun. Oso indartsu hasi dute liga Itasalapurrek. Atzo, Donostiako VII. Kaiarriba Bandera uretan jokatu zuten Kontxako badiako uretan.
Hirugarren txandan aritu ziren oiartzuarrak, traineru onenekin batera. Alde handia atera zion bigarren sailkatu zen Arkote Pplentziako taldeari. Ia hemeretzi segundoko aldea atera zieten oiartzuarrek.
Liga horretan lehiatzen den eskualdeko beste taldeak, Hibaikak, laugarren bukatu zuen estropada, irabazleengandik 24 segundora. Ligako sailkapenari dagokionez, Oiartzungo Itsaslapurrak liderrak 42 puntu ditu. Hamar puntura dago Errenteria-Oreretako taldea, bosgarren postuan.