Enpresa ertain eta txikietako zein euskalgintzako ordezkariak elkartuko dira. Lan mundua euskalduntzearen alde dauden oiartzuarrak ere gonbidatu dituzte.
30 lagun inguru —tartean hamar enpresari— hurbildu ziren Lanin egitasmoaren aurkezpen bilerara, maiatzaren 19an
Lan mundua euskalduntzeko asmoarekin jarri zuten martxan Lanin egitasmoa. Proiektua pausoz pauso aurrera joaten ari da, eta horrela, Languneak bigarren bilera egingo du ostegunean. 19:00etan geratu dira, Manuel Lekuona bibliotekan.
Langunea enpresa ertain eta txikietako zein euskalgintzako ordezkariek osatzen dute, baita lan mundua euskaratu nahi dutenak ere. Alegia, edozein oiartzuarrek har dezake parte bertan.
Languneak egin zuen lehenengo bileran, 128 herritarrek eta 33 enpresek erantzuna eman dioten inkesten datuak aztertu zituzten. Horrez gain, Lanin egitasmoaren bileretan egindako ekarpenei buruz aritu ziren, baita berriak jaso ere. Bilera hartako aktak nahi dituenak
e-posta bitartez eskatzeko aukera duela jakinarazi du Oiartzungo Udalak.