Egun handia ospatzen ari dira Trinxerpen
Karmengo Amaren Eguna da gaur. Ekitaldiz betetako egitarauarekin gozatzen ari dira barrutian.
Gaur da Trintxerpeko festen egun handia: Karmengo Amaren Eguna. Egitarau bete ekitaldirekin gozatzeko aukera izango dute barrutian. Gaur eguerdian, besteak, haurren danborrada egin dute barrutiko kaleetan zehar. Horrez gain, Gernika plazan, herri kirolen erakustaldia egingo dute. Bazkaritarako geldialdia egin ondoren, marinelen omenezko danborrada egingo du. Ekitaldi ugari gehiago etorriko dira, bata bestearen atzetik. Festa egiteko aukerari zukua atera beharko diote trintxerpetarrek, bihar bukatuko baitira aurtengo karmenak. Bitartean, gozatzera. [Egitaraua ikusteko,