"Isilarazi nahi dutena ozen oihukatzen ari gara"

Jendetza hartuko du gaur Donibanek, sardina erreen usainak erakarrita

San Pantaleon Eguna ospatuko dute gaur sanjuandarrek.

antzerkia

Abordaiaren ondoren, primeran pasatu zuten txikienek plazan izan zen antzerkian.

San Pantaleon Egunean igarri da inoiz baino gehiago Donibane noizbait herri arrantzalea izan zela. Urdinez jantziko da herria, eta jendetza bilduko du, batez ere, arratsetik aurrera, bisitariei sardina erreak banatzearekin bat. Arrantzaleen danborrada ere gaur gauean irtengo da, Konstantzia Musika Bandak lagunduta. Baina sanjuandarrentzat aurrez hasiko da lana. Kuadrillek 15:30ean jasoko dituzte ikatza eta sardinak, ondoren, norbere postuan prestaketa lanak garaiz egiteko aukera izateko. Gaur gauerako bi dantzaldi: plazan Ekain Iribarren ariko da, eta Bonantzako txosnan, berriz, DJ Bull. Egitaraua
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.