Elorsoroko teilatua berritzen hasi dira

Elorsoro kiroldegia itxita egongo da abuztuaren 6tik 21era, hainbat mantenu lan egin behar dituztelako.

elorsoro kiroldegia

Elorsoro kiroldegiko obrak

Elorsoro kiroldegiko mantenu lanak hasi dituzte gaur. Teilatua berritzen hasi dira, eta udako datak aukeratu ditu udalak, erabiltzaileei ahalik eta eragozpen gutxien eragiteko. Teilatuarena lehen urratsa izango da, baina egongo dira eraberritze gehiago: ate automatikoa jarriko dute aldageletatik beheko eta goiko solairuetara joateko eskaileretan; bilera gelako irisgarritasuna hobetuko da eta errokodromoan mantenu lanak egingo dituzte, besteak beste. Horrez gain, udan ohikoak diren mantenu lanak ere izango dira. Horregatik, abuztuaren 6tik 21era itxita egongo da Elorsoro kiroldegia.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.