Hemeretzi ikastaroa eskainiko ditu HELTA Helduen Tailerrek.
Xanistebanetan erakusten dute ikasturtean zehar egindakoa.
Helduen Tailerrak (HELTA) hemezortzigarren urtez jarraian eskainiko ditu ikastaroak, urritik maiatzera bitartean. Hemeretzi ikastaro izango dira guztira, eta izena emateko ordainagiria eta nortasun agiriaren fotokopia aurkeztu beharko da, HELTAren egoitzan (Karaez kalea, 2). Irailaren 11ra arte eman daiteke izena, goizez (10:30etik 12:30era) edo arratsaldera (17:00etatik 19:00etara). Informazio gehiago jaso daiteke telefonoz (618 09 11 76) edo
e-posta bidez.
Honakoa da udalaren laguntzarekin antolatu dituzten hemeretzi ikastaroen zerrenda: ariketa mentala, bertsolaritza, ehozirilari tailerra, egur taila, zaharberritzea, euskal dantza, gimnasia, gitarra, informatika, joste lanak, luzaketak, margolaritza, masajea, patchwork, pilates, sabel dantza/dantza sentsuala, sukaldaritza, yoga eta tai chi/chi-kung. Horiek ikasturte osoa iraungo dutenak. Hiru hilabete iraungo duten beste bi ikastaro izango dira: fotchak eta argazkilaritzaren oinarrizko ezagutza.