Bibliotekako Ikasle Gela inauguratu dute

18 urtetik gorakoen beharrak ase nahi ditu Ikasle Gela berriak. Beheko solairukoa ere irekita egongo da.

ikasle gela 2

Ikasle Gela berria inauguratu dute kultura eta obra eta zerbitzuetako zinegotziek.

Manuel Lekuona Bibliotekako ganbara Ikasle Gela izango da gaurtik aurrera. Josune Cousillas Kultura zinegotziak eta Iñaki Pikabea Obra eta Zerbitzuetakoak inauguratu dute gaur. Liburutegiaren ordutegiaren barruan egongo da irekita: astelehenetik ostiralera 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Larunbatetan, berriz, goizeko ordutegia eskainiko dute. 18 urtetik gorako ikasleei dago zuzenduta, eta orain arteko espazio falta konpontzeko eraberritu dute ganbara. Internetera sarbidea duten ordenagailuak ditu gelak, baita bertara igotzeko igogailua ere. Horrez gain, beheko Ikasle Gela 09:00etatik 17:00etara egongo da irekita, urte guztian zehar. Azterketa garaietan 22:00ak arte egongo da irekita, asteko egun guztietan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.