Osteguneko festak igerileku denboraldiaren itxiera iragarriko du

Uretako puzgarriak jarriko dituzte, eta ondoren txokolate jatea egingo dute.

oiartzungo igerilekuak

Ostegun arratsaldean puzgarriak eta txokolatea izango dira igerilekuetan protagonista.

Uda bukatzeko aste pare bat falta dira, baina udako igerilekuen aurtengo denboraldia datorren igandean bukatuko da. Denboraldiari agur esateko, Oiartzungo igerilekuen arduradunek bukaerako festa bat antolatu dute ostegunerako. Horrela, 16:00etatik aurrera, uretako puzgarriak jarriko dituzte, eta 18:00etatik aurrera, berriz, txokolate jatea egingo dute.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.