Irakurketa Taldeak Oier Guillanekin hasiko du ikasturtea

Hilean behin liburu bat irakurriko dute, bibliotekan iritziak partekatzeko. Lehen saioa hilaren 20an izango da.

OIER GUILLAN

Oier Guillan bibliotekan egongo da hilaren 20an.

Oiartzungo Irakurketa Taldea prest da ikastaro berria hasteko. Ekainera bitartean, hilero liburu bat irakurriko dute, eta astearteetan 20:00etan zita jarriko dute, iritziak trukatzeko. Ikasturte berria hasteko, Oier Guillanen Herio heroi/arra arraroa irakurriko dute (antzerkirako bi testu dira), eta Guillanekin berarekin elkartuko dira hilaren 20an, 20:00etan, Manuel Lekuona Bibliotekan. Goiatz Labandibar izango da dinamizatzailea, eta saioa irekia izango da. Irakurketa Taldean parte hartu nahi dutenek liburutegitik pasatu beharko dute, liburua hartzeko. Honakoa izango da abendura arte egitaraua:
  • Irailak 20: Herio heroi/arra arraroa, Oier Guillan.
  • Urriak 18: Arestiren biografikoa, Adur Larrea.
  • Azaroak 15: Alter ero, Bertol Arrieta.
  • Abenduak 13: 12etan bermuta, Jasone Osoro.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.