Karrikako erreka inguruko lurrak indartzeaz gain, Euskal Herria plazako aparkalekuan konponketak egingo dituzte.
Astelehenean hasiko dira Euskal Herria plazako aparkalekuko lanak.
Karrikako erreka konpontzeko lanak hasi ditu udalak. Errekak errepideari jandako lurrak indartzea dituzte helburu lanek, horma bera indartuz. Astebete —gutxi gorabehera— iraungo dute lanek, eta udalak 27.000 euro bideratuko ditu Karrika errekarako obretarako.
Arraguako obren kasuan bezala, udalak Karrikako auzotarrekin egindako bileretan jasotako iradokizunetan oinarrituta hasi dituzte lanak, bertako bizilagunek “lehentasun” gisa ikusten baitzuten.
Euskal Herria plazan ere
Bestalde, astelehenetik aurrera, Euskal Herria plaza azpiko aparkalekuan obrak egingo dituzte. Udalak jakinarazi duenez, egun horietan ezingo da autorik utzi aparkaleku publikoan. Sortutako eragozpenengatik barkamena eskatu dute aldez aurretik.