Etxeko taldeak eraman zuen jokoaren gidaritza, eta oiartzuarrei ez zieten ia aukerarik eman.
Oiartzunek ezin izan zuen ezer lortu Andres Iniesta futbol zelaitik.
Partida kaskarra jokatu zuen Oiartzunek atzo eguerdian Albaceten. Etxeko taldeak eraman zuen jokoaren gidaritza, eta oiartzuarrei ez zien aukerarik eman.
Hamargarren minutuan iritsi zen Mantxakoen lehenengo aukera. Beste lau iritsi ziren lehenengo zatian. Jokoa menperatu arren, ez zuten atea zulatzea lortu. Horrela iritsi ziren atsedenaldira, eta aldageletatik bueltan, ildo beretik jarraitu zuen partidak. 57. minutuan partida baldintzatu zuen aldaketa hirukoitza egin zuen Albacetek, Alba Redondo golegilea atera baitzen.
66. minutuan eskuinetik jaso zuen pasea jaso, eta ez zuen hutsik egin. Oiartzunek izan zuen, korner batean, berdintzeko aukera, baina Naporen errematea kanpora joan zen. 80. minutuan Alba Redondok partidako bigarrena sartu zuen, alboko sake batean hasitako jokaldian. Datorren jardunaldian Huelvako Sporting taldea jasoko dute Karla Lekuonan.
Bestalde, mutilen lehenengo taldeak herenegun debutatu zuen ligan. Hondarribiaren zelaitik hiru puntuak eramatea lortu zuten (0-1).