Trikiti eta pandero eskolak emango dituzte asteartero
Auntxa Trikitixa Eskolak emango ditu klaseak, Elizalde ikastetxean.
Auntxa Trikitixa Eskolak trikiti eta pandero eskolak emango ditu asteartero. Horrela, Elizalde Herri Eskolan izango dira eskola horiek. Nagusiki haur eta gaztetxoei zuzenduta badago ere, helduek ere jaso ditzakete klaseak.
Eskolaz kanpoko saioak izango dira, eta ordubete iraungo dute. Auntxak jakinarazi duenez, taldekako saio bereziak egingo dituzte, ikasleek urtean zehar emango dituzten emanaldiak prestatzeko. Horrez gain, metodologia ezberdinak erabiliko dituzte: zenbakien bitartez, aurrez aurre edota solfeoarekin.
Informazio gehiago nahi duenak, Elizalde Herri Eskolan egoten dira astearte arratsaldetan. Telefonoz harremanetan jarri nahi izanez gero, 943 61 88 39 edo 615 79 05 10 zenbakietara dei daiteke.