'Mugarri' eta urtekaria Interneten ikus daitezke

Agerkariez gain, abuztuaren 2an egindako kultur ekitaldia ikusteko ere dago.

mugarri eta urtekaria 2016

Mugarriren 23. zenbakia eta 2016ko urtekaria

Pasa den abuztuaren 1ean, xanistebanen aurreko kultur ekitaldia egin zuten. Bertan aurkeztu zituzten urtekaria eta Mugarri bildumako 23. zenbakia. Agerkari horretan, Iñaki Garrido eta Denis Alvarezek Kaperotasuna eta odol garbizaletasuna Oiartzunen landu zuten. Bai aurtengo Mugarri zein 1994tik argitaratutako guztiak ikus daitezke webgunean. Urtekariak 2012tik aurrerakoak daude udalaren webgunean. Kultur ekitaldia bera ere youtuben ikus daiteke, baita hurrengo egunean izan zen txupinazoa bera ere.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.