"Isilarazi nahi dutena ozen oihukatzen ari gara"

[Argazki galeria] Atlantikaldia, hastear

Bihar (osteguna) hasiko da hirugarren Atlantikaldia, 18:00etan, Gamon Zumardi inguruan egingo den ekitaldiarekin.

atlantikaldia

Agirre Lehendakaria plazako oholtza.

Bihar, 18:00etan, hasiko da era ofizialean Atlantikaldia. Porturatzearekin hasiko da kulturen arteko aniztasunaren jaia, Gamon Zumardiaren parean: bertan Sorginak taldearen perkusio doinuak, Jon Maya dantzariaren eta Errenteria Musikaleko dantza ikasleen performancea, eta Banaiga Banda nahastuko dira (euskara ikasten ari diren herrialde ezberdinetako pertsonek osatzen dute banda), anitz, koloretsu eta eraginkor. 18:00etatik aurrea zenbaezina da ekitaldien zerrenda. Beheko PDFan eskura daiteke egitarau oso-osoa. Atlantikaldia egitaraua Bien bitartean, atzo eta gaur azkartu egin dira jaialdiak behar dituen azpiegituren muntaketa lanak. Baina izan dira abian jarri diren beste hainbat jarduera, tartean erakusketak eta bisita gidatuak. Ondokoak, prestaketa lan horien hainbat irudi dira.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.