"Isilarazi nahi dutena ozen oihukatzen ari gara"

Balkoiak morez, lepoak zapiz, eta bihotzak pozez

Epaimahaia, tortillak dastatzen

Patata tortilla txapelketa igande goizean egingo dute aurten.

Ostiralean hasi eta igandea bitartean barrutiko jai txikiak ospatuko dituzte sanpedrotarrek. Adimen urritasuna duten pertsonei egingo dieten omenaldiarekin hasiko dira festak, txupinazoan, 20:00etatik aurrera, eta hortik aurrera eta igandera bitartean eskaintza oparoa izango da. Ostiralean El quinto contenedor taldekoek joko dute arratsean Piña Kurdin elkartearen inguruan, eta Antxetan bertso afaria izango da. Txartelak salgai daude jada elkartean. Dantzaldia, azkenik, errekan izango da, DJ batekin hasieran eta Garinborekn azkenik. Larunbatean marmitako lehiaketa izango da protagonista nagusia; goizean txapelketan, eta egurdian, berriz, Antxetako herri bazkarian. Haurrentzako jarduerak ere ez dira faltako, eta gaueko parrandarako dantzaldia ere bermatuta dago. Igandean, azkenik, koadrilen arteko estropadan ederki pasatzeko aukera izango dela zalantzarik ez da. Egitaraua
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.