"Isilarazi nahi dutena ozen oihukatzen ari gara"

EAJk festa deitu du San Migel egunaren harira

San Migel egunaren harira festa antolatu du Errenteriako EAJk hilaren 23rako, ostirala. Magoa, sardinak, marmitakoa eta sagardoa eskainiko dute, besteak beste.

Urtero ospatzen dute jeltzaleek Alderdi Eguna, San Migel egunetik, irailaren 29tik, gertuen dagoen igandean. Errenteria-Oreretako EAJko kideek ere festa antolatu dute irailaren 23rako, ostirala, San Migel Egunaren harira. Gaur goizean festaren nondik norakoak aurkeztu dituzte Errenteriako batzokian egindako prentsaurrekoan eta, bide batez, herritarrak parte hartzera gonbidatu dituzte. Ohitura duten bezala, haurrentzat eskainitako ekimen batek emango dio hasiera, Txoborro magoaren ikuskizunak. 17:30ean hasiko da Batzokian bertan. Egunak Koldo Mitxelena plazan jarraituko du. Ikuskizunaren ondoren txokolatea eta bizkotxoak banatuko baitituzte, eta helduagoentzat sardinak, marmitakoa eta sagardoa dastatzeko aukera emango dute.
Jose Ignacio Irastorza, Elixabete Murua, eta Juan Mari Iñiguez EAJko kideak, hurrenez hurren.

Jose Ignacio Irastorza, Elixabete Murua, eta Juan Mari Iñiguez EAJko kideak, hurrenez hurren.

 
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.