Iazko kopurua mantendu da, eta egun bakarrerako txartelen salmenta igo egin da.
Ostegun arratsaldean puzgarriak eta txokolatea izango dira igerilekuetan protagonista.
Udako igerilekuaren datuak eman ditu udalak. Iazko erabiltzaileen kopurua mantendu dela jakinarazi dute, eta guztira, 26.476 lagun joan dira bertara. Erabiltzaile gehienak Elorsoro kiroldegiko bazkideak izan dira —%87,85—. Eguneko txartela erosi dutenen erabiltzaileen kopurua, baina, igo egin da.
Igerileku denboraldiak ekainaren 11tik irailaren 11ra iraun du, eta zazpi egunez itxita egon da, eguraldi txarragatik. Beste hamalau egunetan goizez egon da itxita, eta arratsaldez, berriz, egun bakarrean.
Taldeen bisita kopurua, halaber, jaitsi egin da, uztaileko eguraldia dela eta. Orduan egin ziren udalekuak, eta bertan parte hartu zuten haurrak ez joan izanak jaitsi du taldeen bisitari kopurua.