"Isilarazi nahi dutena ozen oihukatzen ari gara"

Lasaitasuna nagusi Pasaiako lau barrutietako hausteslekuetan

Trintxerpe, huateskundeak

Trintxerpeko alkateordetzan, botoa ematen.

Lasai doa Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen eguna Pasaian. Orotara, 12.510 herritar daude deituta botoa ematera gaur (2012an 12.384 izan ziren). HITZAk jaso duenez, Antxoko kultur etxeko hautes mahaietan lasai joan da orain artekoa. Eguerdi aldean ilara luze xamarrak izan dira bertan, eta arratsaldeko lehen orduan lasaiagoa zen giroa.  Antzera pasatu da ere Trintxerpeko alkateordetzan. 2012ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan %57,53koa izan zen parte hartzea Pasaian. Hona orduko emaitzak:
  • EH Bildu 2.247
  • EAJ 1.913
  • PSE-EE 1.435
  • PP 525
  • Ezker Anitza 297
  • Aulki Zuriak 128
  • UPD 126
  • Ezker Batua 117
  • Equo 63
  • TTKA 53
  • PUM+J 15
  • PH 12
  • UCE 6
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.