"Isilarazi nahi dutena ozen oihukatzen ari gara"

Lezoarrak, lasai botoa ematen

Lasai ari dira lezoarrak botoa ematen gaur. Orotara, 4.785 herritarrek eman dezakete bozka gaur.

lezo.eskua

Hautesle bat, gaur, Lezon botoa ematen.

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen eguna gaur Lezon. Orotara, herrian bizi diren 4.785 herritar daude deituta botoa ematera ((2012an 4.826 izan ziren) , eta atzerrian bizi direnekin 4.859koa da botoa emateko eskubidea duten lezoarren kopurua. HITZAk jaso duenez, Lezo Herri Eskolako hautes mahaietan lasai joan da eguna. Batez ere eguerdian joan dira lezoarrak botoa ematera. Ez da inolako gertakari edo arazorik izan ez goizean ez eta arratsaldeko lehen orduan. 2012ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan %56,66koa izan zen parte hartzea. Esteka honetan ikus daitezke emaitzak.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.