"Isilarazi nahi dutena ozen oihukatzen ari gara"

Kaputxinotako jaiak hasiko dira ostiralean

Ostiraletik igandera Errenteriako kaputxino auzoko jaiak ospatuko ditzute. Hemen egitarauaren xehetasunak.

Irailaren 30etik urriaren 2ra bitarte, Errenteriako Kaputxino auzoko kaleak ospakizunez beteko dira. Txupinazioak emango dio hasiera jaiari arratsaldeko 18:00etan. Kaputxinotako jaietako lehen egunerako ekintzen artean, haur jolasak, merienda, pintxo potea eta karaokea bezalako jardunez gozatu aal izango du bertaratzen denak. Bigarren egunean, ordea, larunbata, tailerrak, herri bazkaria, mus eta tute txapelketak, txaranga, berbena eta DJak egongo dira, besteak beste. Igandean, azken egunean, txarangak esnatuko du herria 11:00ak aldera. Behin hori lortuta eta ekintza batzuk medio, bazkariaren txanda iritsiko da. Hark eta herritarrek luzatzen dutenarekin amaituko da jaia.
Kaputxinio auzoa

Kaputxinio auzoa

   
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.