"Isilarazi nahi dutena ozen oihukatzen ari gara"

Irakurketa Klubak literatura zaleak gonbidatu ditu

Xabier Etxaniz Rojo idazle pasaitarrak dinamizatuko du taldea.

Xabier Etxaniz Rojok egingo du moderatzaile lana

Xabier Etxaniz Rojok egingo du moderatzaile lana

Iaz ekin zion Pasaiako Irakurketa Klubak bideari, eta iniziatibak izan zuen harrera ona ikusita, aurten errepikatzea erabaki dute. Urriaren 17an egingo dute lehen saioa, Trintxerpeko liburutegian. Hilero liburu bat irakurri eta hura aztertu eta irakurketaren esperientziaz hitz egiteko, elkartu egingo dira, hilean behin ere. Elkartzeko tokiak, berriz, San Pedroko eta Trintxerpeko liburutegiak, txandaka. Iaz 12 lagun inguru bildu ziren irakurketa klubean, baina ikasturtea abiatzear dela, lagun berriei ongi etorria eman nahi diete. Horregatik, interesdunek 943004303 telefono zenbakira deitu dezakete eta eta herriko edozein liburutegitan izena eman.  Izen-ematea doakoa da. Saioak, iaz bezala, Xabier Etxaniz Rojo idazle pasaitarrak dinamizatuko ditu.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.