"Isilarazi nahi dutena ozen oihukatzen ari gara"

Alzheimerra eta haren eraginari buruzko hitzaldia asteazkenean

Alzheimerraren munduko eguna dela eta, hitzaldi bat antolatu dute asteazkena urriak 5erako: El Alzheimer y su impacto

Datorren asteazkena, urriak 5, Alzheimerra eta bere eragina izeneko hitzaldia emango dute Koldo Aulesti eta Jon Kortajarena AFAGI elkarteko kideek. 18:00etan izango da, Errenteria-Oreretako Reina aretoan. Gizpuakoako Alzheimerdunen eta bestelako Dementziadunen Senitarteko eta Lagunen Elkartea da AFAGI. Alzheimerraren munduko eguna izan zen pasa den irailaren 21ean. AFAGIk gaia mahaigaineratu nahi du Oarsoaldean ere, familia barruko arazoa zena, arazo soziosanitario bihurtu dela diote eta horrek “erantzun integrala” eskatzen duela. 65 urtetik gorako %10ak pairatzen duela gaineratu dute eta ondorioak dituzten pertsonek elkarrekin bizitzeko eta bizitza sozialari eusteko jendearen elkartasuna beharrezkotzat jotzen dute. Herritar oro animatzen dute hitzaldira hubiltzera.
Alzheimerrari elkartasuna

Alzheimerrarekin elkartasuna adierazten duen giza katea Donostian. Argazkia: AFAGI.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.