"Isilarazi nahi dutena ozen oihukatzen ari gara"

Gudariak omentzeko ekitaldia egin dute Foru Plazan

Irailaren 27a Gudari Eguna, omenaldia egin zuten Xenpelarren.

Gudari Eguna 2016 Gudari Egunean Errenteria-Oreretak egindako ekitaldia

Gudari Eguna izendatu zuten irailaren 27a 1975.urtean ETAko kide Juan Paredes Manot Txiki eta Angel Otaegi eta FRAPeko José Humberto Baena, José Luis Sánchez Bravo eta Ramón García Sanz militanteak hil zituztenean. Ordutik hil diren gudari guztiak omendu dituzte Errenteria-Oreretan.

Ekitaldia egin zieten Foru Plazan pasa den asteartean, hilaren 27an. Gertatutakoa kontatu eta Txiki eta Otaegi aipatu zituzten, batik bat. Faxismoa, kapitalismoa eta errepresioaren aurkako hitzak eta pankartak zabaldu zituzten Foru Plazan zein herrian zehar. Gudariei agurra dantzatu eta krabeliñak utzi zizkieten, “betirako bizirik” izango dituztela aipatuz. Eusko Gudariak abestuz amaitu zen omenaldia.

gudari Eguna 2016

Gudari Egunean Errenteria-Oreretak egindako ekitaldia.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.