"Isilarazi nahi dutena ozen oihukatzen ari gara"

Irabazi asmorik gabeko kirol klubentzat diru-laguntza aukerak Lezon

Irabazi asmorik gabeko kirol klubentzat diru laguntzak eskatzeko aukera, baldintza batzuen pean.

Lezoko Udalak, irabazi asmorik ez duten kirol klubei diru laguntzak banatuko dizkie. Horretarako eskaera urriaren 6a baino lehen egin beharko dute. Laguntza ematea ez da ziurra, beti ere baldintza batzuk bete behrako dituzte.
Pilotari bat. Argazkia: Lezo.eus

Pilotari bat. Argazkia: Lezo.eus

Herri partaidetza kirolean sustatzea helburu du Lezoko Udalak eta horretarako diru laguntzak bermatuko ditu. Kirolaren sustapenean udalarekin lankidetza, emakumeen parte hartzea, herritar guztiei zuzendutako ekintzak antolatzea eta euskara normalizatzeko ekimenak burutzea eskatuko diete laguntza eskatzen duten taldeei. Era berean, Euskal Herriko kirola, modalitateen aniztasuna eta talde guztien parte hartzea izango dute kontuan. Diru laguntza eskatzeko beharrezkoa den dokumentazioa Kultura aretoan, kiroldegian edo webgunean eskuratu ahal izango da eta, eskaera informazio bulegoko erregistroan aurkeztu beharko da.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.