"Isilarazi nahi dutena ozen oihukatzen ari gara"

Sei bertsolari ezagun Errenteriako Bertso Festan, urriaren 15ean

Bertso saioa antolatu du Erein Elkarteak urriaren 15erako. 19:00etan izango da Niessenen eta 10 euro balio ditu sarrerak.

Erein Elkarteak Bertso Festa antolatu du urriaren 15erako, larunbata, Niessen kulturgunean. 19:00etan hasiko da saioa eta bertaratzeko sarrerak Landare, Arkaitza, Sindikato eta Xenpelar Kultur Dendan eskura daitezke 10 euroren truke. Egunean bertan, ordubete lehenago jarriko dituzte salgai, Niessen kulturgunean bertan. Bertso saiora sei bertsolari gonbidatu ditu Ereinek: Beñat Gaztelumendi, Alaia Martin, Unai Iturriaga, Jon Maia, Aitor Mendiluze eta Sustrai Colina. Gai jartzailea Iosu Goikoetxea izango da. HITZAk bi pertsonentzako bina sarrera zozkatuko ditu. Parte hartzeko deitu 943 34 03 30 telefono zenbakira, edo sartu oarsobidasoa.hitza.eus/txokoa atalean.
Alaia Martin

Alaia Martin bertsolaria kantuan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.