"Isilarazi nahi dutena ozen oihukatzen ari gara"

Ekaitzak taldearen XXV. urteurrena ospatuko du bihar

Haur festa eta herri afaria antolatu ditu Trintxerpeko aisialdi taldeak.

Ekaitza

Ekaitza taldeko arduradunak Izaskun Gomez alkatearekin XXV. urteurrenaren harira  lankidetza hitzarmena sinatzeko unean.

Trintxerpeko Ekaitza Asialdi Taldeak XXV. urteurrena du aurten, eta herritarrekin ospatzeko festa antolatu dute biharko. Haur festa egingo dute lehenik, Euskadi Etorbidean. 17:30etik aurrera eta 20:30ak bitartean, puzgarriak, zezen-mekanikoa, tailerrak eta beste izango dira Trintxerpeko kale nagusian. Afaria 21:00etan izango da, Karmengo Aman. Afaria norbere etxetik eraman behar du, eta Ekaitza taldeko arduradunek, afarirako propio atonduko duten taberna kudeatuko du. Saiheski errea ere zerbitzatuko dute.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.