"Isilarazi nahi dutena ozen oihukatzen ari gara"

"Hausnartu dezagun zein nolako Emakumeen Etxea nahi dugun"

Emakumeen Etxea sortze bidean, hausnarketa kolektiboa egiten ari da Errenteria. Etxea nolakoa beharko lukeen erabakitzeko. Hurrengo hitzordua, bihar.

Errenteria-Orereta Emakumeen Etxea sortze bidean da. Eraikin bat baino gehiago dela ulertuta, Udala, herritarrekin biltzen ari da etxea nolakoa izan beharko lukeen eztabaidatzeko. Prozesuaren bigarren fasea hastear da. Urriaren 1ean, larunbata, jardunaldi batzuk antolatu dituzte Emakumeen Etxeaz hausnartzeko. Merkatuzarren izango dira 10:00etatik 14:00etara. “Beste Emakumeen Etxeetako esperientziak ezagutzeko aukera izango dugu eta ondoren horietatik ondorioak atera eta gurera ekarriko dugu”, azaldu dute. Berdintasunerako urratsak ematen jarraitzea helburu ari dira hausnarketa kolektibo hau egiten. Errenteriako talde feminista, emakume talde zein norbanakoei egiten diete bertaratzeko deialdia.
Donostiako Emakumeen etxeko esperientziak jasoko dituzte bihar Errenterian

Donostiako Emakumeen Etxeko esperientziak jasoko dituzte bihar Errenterian.

   
Erlazionatutako edukiaEmakumeen Etxea eraikitzen
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.