"Isilarazi nahi dutena ozen oihukatzen ari gara"

Kukai Dantza konpainiaren 'Oskara' ikuskizunari saria eman diote

Oskara ikuskizunari eman diote saria Huescako antzerki eta dantza jaialdian. Kukai Dantza Konpainia errenteriarraren lana da.

Errenteria-Oreretako Kukai Dantzaren Oskara lanak dantza ikuskizun onenaren saria jaso du Huescako Dantza eta Antzerki jaialdian; Jon Maia taldeko kide eta dantzariak twitterren adierazi duenez. “Oskara euskal kulturaren zenbait pasarte islatzen dituen instalazio bat da. Mitoak, tradizioak, ikurrak… sorreratik gaur egunera arte, kultura tradizionalaren eta abangoardistaren arteko ibilbide plastiko zirraragarri bat irudikatuz”, hala azaltzen dute ikuskizuna.
Kukai Dantza Konpainiaren Oskara ikuskizuna. Argazkia: Kukai.info

Kukai Dantzaren Oskara ikuskizunean parte hartzen duten dantzariak . Argazkia: Kukai.eus

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.