"Isilarazi nahi dutena ozen oihukatzen ari gara"

Musika Eskola Herritarrak datorren astean ekingo dio ikasturteari

Astelehenerako bilera deitu dute, 19:30ean, Ertin.

san pedro musika eskola herritarra

60 lagunetik gora aritu dira Musika Eskola Herritarraren lehen ikasturtean; belaunaldi berriak heztea da xedea.

San Pedroko Musika Eskola Herritarra martxan hasiko da aurki, eta hori dela eta, Proisak bilera deitu du astelehenerako. 19:30ean da bilera, Ertin, edo antolatzaileek dioten bezala, “behin behineko Proisan”. Asteleheneko bileran iaz musika eskolan aritu ziren guztiak bildu nahi dituzte. Ikasleek izena emango dute, eta era berean irakasleekin ordutegiak-eta adostu. Horrez gain, iazko ikasturteren balantzea egiteko baliatuko dute bilera. Aurrerago beste bilera ireki bat deituko dutela iragarri dute Proisako kideek.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.