Antzerki emanaldia, kontzertua eta dj saioa antolatu dituzte datorren larunbaterako.

Holy Nuns taldea ariko da gauean.
Arraguako Goiko Eskola XVI. urteurrenaren ospakizunean buru-belarri dabil. Datorren larunbatean egingo dituzte urtemugaren ekitaldiak. El Concertinno antzerki taldearen saioarekin hasiko dute ekitaldi sorta, 19:00etan.
Ondoren, musikaren txanda izango da. 22:00etan hasiko da A’kan, Ernia eta Holy Nuns taldeen kontzertua. Urteurren jaialdia bukatzeko Dj norgehiagoka egingo dute, “aldakak apurtu arte”.