Ikasturteko lehenengo ipuin kontaketa egingo dute ostegunean
Lur Kortak lau eta zortzi urte bitarteko haurrei zuzendutako saioa egingo du bibliotekan.
Ikasturte berriko lehenengo ipuin kontaketa izango da ostegunean, Manuel Lekuona bibliotekan. Lur Korta izango da lau eta zortzi urte arteko haurrei ipuinak kontatuko dizkiena. 17:30ean hasiko da urriaren 6ko kontaketa hori.
