[Argazki galeria] Frankismoaren esklaboen omenez

Frankismoaren esklaboen omenez erakusketa zabaldu du Etxetxo taldeak. Larunbata arte dago zabalik, Kultura aretoan.

etxetxo.erakusketa

Hilaren 8ra arte dago zabalik Etxetxoren erakusketa.

Etxetxo Lezoko memoria historikoaren taldeak aste honetarako hainbat jarduera antolatu ditu. Horien artean bat jada abian da: Kultura Aretoan frankismoaren esklaboei buruzko erakusketa antolatu eta zabaldu dute. Bertan, trabajadoreen taldeek Oarsoaldean zein lan egin zuten azaltzen dute. Horrez gain, frankismoaren errepresioak zigortu zituen lezoarrei ere aitortza egin nahi izan diete. Hilaren 8ra arte (barne) egongo zabalik erakusketa. Goizez eta arratsaldez bisita daiteke. Etxetxoko kideek nahi adina azalpen emango dizkiete erakusketara hurbiltzen direnei. Honakoak erakusketaren hainbat irudi dira: Ekitaldi gehiago Erakusketa zabalik, aste honetarako beste bi ekitaldi esanguratsu antolatu ditu Etxetxok. Honakoak dira:
  • Hilak 6 (osteguna): 19:00etan, Gezala aretoan, Trabajadoriak, frankismoaren gatibuak Oarsoaldean dokumentalaren ikustaldia. Ondoren mahai-ingurua egingo dute Fernando Mendiolak (Esclavos del franquismo liburuaren egilea), Mikel Mendizabalek (Kattin Txiki taldeko kidea) eta Mikel Salaberriak (lekukoa).
  • Hilak 9 (igandea): 10:00etan hasita, herrian egondako trabajadoreen ibilbidea egiten hasiko dira; 10:45ean, Iparragirreko barrakoien aztarnak bisitatuko dituzte. Ondoren, Errotetarantz joango dira, hango barrakoien aztarnak ikustera; 12:00etan, trabajadoreei eskainitako oroigarria inauguratuko dute Errotetako barrakoietan, eta omenaldia egingo zaie haiei eta haien senideei; 13:45ean, omenaldi ekitaldiak bukatuko dituzte Gurutze Santuaren plazan (eguraldi txarra egingo balu, Karlos Saldise plazan).
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.