Gurutze Gorriko boluntarioek hainbat hitzaldi emango dituzte hipermerkatuaren sarreran, sentsibilizatzeko asmoz.
Alcampo sarreran izango dira hitzaldiak.
Alcampok jakinarazi duenez, bihar Elkartasun Eguna egingo dute euren estatuko denda guztietan. Tartean, Oiartzungo Mamut merkatalgunean duten dendan. Juntos por la Juventud fundazioarekin hogei urte daramate elkarlanean egun hori antolatzen.
Horrela, Mamuteko hipermerkatuaren sarreran hainbat stand jarriko dituzte, eta bertan Gurutze Gorriko boluntarioak egongo dira hitzaldiak ematen. Alcampok iragarri duenez, 11:00etatik 18:00etara izango dira bertan.