Europak ez du dirurik bideratuko badiaren biziberritzera

Eskualdeko udalerriek eta diputazioak 9 milioi euroko diru laguntza espero zuten Europatik, baina finantzazioa ez dela iritsiko jakin berri dute.

Urkullu, bisita, albaola

Iñigo Urkullu lehendakaria, Pasaiara egin zuen bisitan, kaiko Herreran.

Europako DUSI diru laguntzak ez dira eskualdera iritsiko. Hala jakin berri dute tokiko erakundeetako ordezkariek. Eskualdeko lau udalerriek elkarrekin bideratu zuten diru laguntza eskaera, diputazioarekin elkarlanean. 9 milioi euro espero zituzten, guztiak badia biziberritzeari bultzada emateko. Espainiako erakunde arteko batzorde batek, baina, Zorrotzaurreko hautagaitzaren alde egin du eta finantzazio guztia Bizkaira bideratuko dute. Erabakiak ezustean harrapatu ditu udaletako eta aldundiko arduradunak, eta kezka agertu dute. Diputazioak, hala ere, biziberritzearen proiektuari ekiteko konpromisoa berretsi du, eta finantzazioari lotutakoak nola bideratuko diren ikusteke, epe laburrean eskualdean hainbat hitzarmen izenpetuko dituztela iragarri du Lurralde Antolamendu eta Mugikortasun diputatu Marisol Garmendiak. EH Bildu “plan B” baten eske Europak DUSI diru laguntzak ukatu arren, Pasaiaren biziberritzeak ezin duela gehiago itxaron iritzi dio EH Bilduk, eta konpromisoak har ditzan eskatu dio aldundiari, “plan b” bat aktibatuz, hurrengo diru laguntza deialdira itxaron gabe. Mozioak iragarri ditu koalizio abertzaleak, Batzar Nagusietan eta eskualdeko udaletan. “Aldundiari exijituko diogu 2017ko foru aurrekontuetan gehitu ditzala Pasaialdeko biziberritzerako partida ekonomikoak, lanak atzeratu ez daitezen”, adierazi dute.      
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.