Zarata mapari alegazioak jartzeko hilabeteko epea dago

Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean atzo argitaratuta, azaroaren 3a arte izango dute aukera interesdunek dokumentazioa eta prozedura aztertu eta alegazioak egiteko.

Errenteriako_udaletxea

Zarata mapa udaleko hirigintza sailean kontsulta daiteke.

Zarata mapa erakusketa publikoan dago eta horrenbestez, hilabeteko epea izago dute interesdunek alegazioak jartzeko. 2015 urte bukaeran hasi zen osatzen zarata mapa Errenteriako Udala, eta zarataren diagnosia eginda, herriko auzoetan bilerak egin ditu mapa osatu eta Zarataren Ekintza Plana prestatzeko. Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean  atzo argitaratuta, azaroaren 3a arte izango dute aukera interesdunek dokumentazioa eta prozedura aztertu eta alegazioak egiteko. Horretarako, hemen aurkituko dute dokumentazioa, edo Errenteriako Udaleko Hirigintza Sailean (3. solairua) 8:00etatik 14:00etara.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.