Erakusketa, hitzaldi eta proiekzioak eta liburu aurkezpenak antolatu ditu Mikelazulok.
Sormenak gora eta behera egin du eskailera hauetan.
Hilabete osoan zehar hainbat ekintza antolatu ditu Mikelazulo Kultur Elkarteak. Erakusketa, hitzaldi eta proiekzioak eta liburu aurkezpenak antolatu ditu. Elkartearen egoitzan Cristina Peris Ruaren
Frecuencias erakusketa bisita daiteke hilabete osoan zehar. Bihar bertan izango da, bestalde, lehenengo hitzaldia, eta urtarrilaren 27an atxilotutako internazionalisten kasuaren gainean arituko dira U27 plataformako kideak 18:30ean hasita.
Larunbatean, berriz, (hilak 8) El guardian de los secretos liburua aurkeztuko du Oscar Hernandez Campano idazle errenteriarrak 19:00etatik aurrera. Hernandezena ez da egingo duten liburu aurkezpen bakarra, hilaren 18an, Juan Cruz Gorostidik Zazpigarren heriotza saiakera aurkeztuko du Mikelazulon.
Amaitzeko, hilaren 27an,
Komunistas contra el Estado Islamico dokumentala eta u27ko auziperatuei egindako elkarrizketa emango dituzte kultur elkartean.