Errenteria-Oreretako arraun elkarteko gaztetxoen entrenatzailea izan da Barbado azken urteetan.
Hibaikako emakumeen taldea Gorka Barbadok entrenatuko du.
Gorka Barbado izango da denboraldi berriko Hibaikako emakumeen traineruaren entrenatzailea Hibaika Arraun Elkarteak jakinarazi duenez. Errenteria-Oreretako arraun elkarteko gaztetxoen entrenatzailea izan da Barbado azken urteetan eta gazteen prestaketa eta formazioan lan “polita” egin duela esan dute elkarteko arduradunek: “Hainbat txapelketa garrantzitsu lortu dituzte, Espainiako, Euskadikoa, Gipuzkoakoa eta ligak, besteak beste”.
Senior mutilen traineruaz, bestalde, Alex Orena arduratuko da orain arte egin duen bezala.