Haserrea agertu du Pasaiako alkateak, Oarsoaldeari Europako diru laguntzak ukatu zaizkiolako.
Lurralde antolaketako diputatu Marisol Garmendia eta Pasaiako alkate Izaskun Gomez, Trintxerpen
Izaskun Gomezek adierazi du “guztiz atsekabetuta” dagoela, Oarsoaldea eskualdeari hiri- garapenerako europar funtsak (HGII) ukatu zaizkiolako, eta “haserrea” adierazi du, Espainiako gobernuko Ministerio-arteko Batzordeak hartu duen erabakiarekin bat ez datorrelako –partida osoa Zorrotzaurreko hiri- garapenerako erabiltzea erabaki du batzorde horrek–.
“Gure hautagaitzaren ardatza enpleguaren sorrera eta gizarte-bazterketaren aurkako borroka zen, hirigintzaren arloan guztiz degradatuta dagoen, eta gizarte- eta ekonomia-arloan behar handiak dituen eskualde batean”, nabarmendu du alkateak.
Gipuzkoako Foru Aldundiak Oarsoaldearen hautagaitza babestu izana garrantzitsutzat jo du Gomezek, eta lanean jarraitzeko deia egin du. Iragarri duenez, “ahalik eta lasterren” eskualdeko udal bakoitzak eta Oarsoaldea Garapen Agentziak hitzarmenak sinatuko dituzte Foru Aldundiko Lurralde Antolaketa Sailarekin biziberritzerako ekintza horiek abian jartzeko. “Gaur gaurkoz hori egingarria da, berriz ere Marisol Garmendiak zuzentzen duen sailetik erakutsi duten babes, laguntza eta konpromisoari esker”, ohartarazi du Gomezek .”Norabide horretan arraun egin behar dugu”, bukatu du alkateak.