Santomas Eguneko azokak hogeita hamar urte beteko ditu aurten, eta Santomas batzordeak urteurren borobila ospatzeko eguna iragarriko duen kartel lehiaketa antolatu du lehenengoz.
Santomas eguna errenteria-Oreretan.
Santomas Eguneko azokak hogeita hamar urte beteko ditu aurten, eta Santomas batzordeak urteurren borobila ospatzeko eguna iragarriko duen kartel lehiaketa antolatu du lehenengoz. Lehiaketarekin, herritarren parte hartzea oraindik eta gehiago sustatu nahi du batzordeak, eta irabazleak 100 euroko saria eta bertako produktuekin osatutako saskia eskuratuko ditu.
Lehiaketaren oinarriak Herribiziaren webgunean aurki ditzakete interesdunek, eta lanak bidaltzeko epea berriz, azaroaren 3an amaituko da.
Lehenengo bilera
Santomas batzordeak, bestalde, hilaren 14an (ostiralarekin) egingo du lehen bilera eta bertara iazko antolaketan parte hartu zuten elkarte eta eragileei zein interesa izan dezaketen berriei parte hartzeko deialdia egin die.