Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Politika

[Argazkiak eta bideoa] Erabakitzera doa Oarsoaldea

Galdeketa Oarsoaldeko lau udalerrietara heldu artean, azaroaren 6ko giza katea da Demoarsoren lehen mugarria. 10.000 lagunek Pasaiako Badia inguratuko dute.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta,Lezo,Oiartzun,Pasaia
2016/10/08
Demoarsoren lehenengo mugarria azaroaren 6ko giza katea izango da.

Demoarsoren lehenengo mugarria azaroaren 6ko giza katea izango da.

Erabakitze eskubidearen alde urrats berria egin du gaur goizean Demoarsok. Oarsoaldeko lau udalerrietan, Errenteria-Oreretan, Pasaian, Lezon eta Oiartzunen, martxoaren 19an egingo diren galdeketei begira jarri, eta ordura arteko bide orria aurkeztu du gaur Merkatuzar aretoan hamarnaka herritarrekin batera. Oarsoaldeko herri guztietan Euskal Herriak erabakitzeko eskubidea duela aitortzetik, postontziak atera eta erabaki eskubidea gauzatzera doan urratsa egingo dutela esan du Demoarsok aurkezpen ekitaldian: “Normaltasun demokratikoz, gatazka eta inposizioen gainetik, ekimen herritar batetik abiatutako prozesu parte hartzaile, anitz, garden eta eraikitzailearen bidez”. Galdeketa heldu artean lau mugarri jarri ditu Demoarsok. Azaroaren 6an izango da lehena. Sekulako erronka antolatu dute egun horretarako, dinamikak 10.000 inguru lagunen eskuak batuko ditu Pasaiako badiaren 8.500 metroak inguratuta: “Bukaerarik izango ez duen giza kate infinitua egingo dugu eskualdearen aniztasuna azalduko duen giza kate alai eta koloretsuan. Jatorri, auzo, lanbide, zaletasun eta sentsibilitate desberdinetako pertsonon artean osatuko dugu, eskualdeko elkarte kultural, sindikal eta politikoekin egingo dugu”. Azaroaren 6an, gainera, 83 urte beteko dira 1933. urtean Autonomia Estatutuaren gaineko galdeketa egin, eta Oarsoaldeko emakumeek bozkatzeko eskubidea lehen aldiz gauzatu zutenetik. Katean parte hartzeko ibilbidea tramotan banatu eta tramu bakoitzeko boleto eta zapia jarri du salgai Demoarsok. Galderak definitu Azaro amaieran jarri du dinamikak bigarren mugarria. Orduan abiatuko ditu herriz herri galderak definitzeko prozesu parte hartzaileak: “Erronka izugarri hau posible egiteko boluntarioak lortu eta aktibatuko ditugu, bozkalekuak zehaztu, eta galdeketak egiteko lantaldeak osatuko ditugu besteak beste”. Aurrekanpaina helduko da ondoren, urtarrilean, eta Demoarso etxez etxe joango da martxoaren 19ko deialdia zabaldu eta atxikimenduak biltzeko. Otsailean azkenik, martxoaren 19ra bitarteko kanpaina egingo du erabakitze eskubidearen aldeko dinamikak, “erabakira eramango gaituen kanpaina herritarra”. Bide orria aurkeztuta Oiartzungo Beira taldeak hainbat sortzaile ezagunekin sortu duen Demoarso iniziatibaren  Galdetu egin nahi dugu abestiaren aurrerapen bideoa erakutsi dute, eta eskuak altxata eta irrifartsu atera dute ondoren gaurko ekitaldian parte hartu duten lagunek familia argazkia. Ekitaldia amaitzeko Gure Esku Dago dinamikako Zelai Nikolas, Mario Zubiaga eta Imanol Esnaolak solasaldia egin dute Xabier Oleagak gidatuta. Ekitaldiarekin pozik Gaurko ekitaldiarekin pozik azaldu da Imanol Esnaola Demoarsoko kidea erantzun zabala izan duelako, “Oarsoaldeko herrietako jende ezaguna etorri da, eta pertsona hauen bidez nahi genuke ahalik eta jende gehienarengana iritsi. Euskaltzaleetatik harago, jatorri, bizibide eta sentsibilidade ezberdina duen jendearengana”. Azaroaren 6ra begira jarrita dagoela iniziatiba gaineratu du, eta egun horretan, zehazki,  erabakitzeko eskubidearen alde eta martxoaren 19ko kontsultaren aldeko dinamikara lotu daitezen, Oarsoaldeko ahalik eta aniztasunik handiena saretzea dutela helburu. Oarsoaldeko lau udalerriekin batera, Euskal Herriko beste 100 herri inguruk gisako ariketa egingo dute udaberrian.
Erabakitzera doa Oarsoaldea
Erabakitzera doa Oarsoaldea
Erabakitzera doa Oarsoaldea
Erabakitzera doa Oarsoaldea
Erabakitzera doa Oarsoaldea
Erabakitzera doa Oarsoaldea
Erabakitzera doa Oarsoaldea
Erabakitzera doa Oarsoaldea
Erabakitzera doa Oarsoaldea
Erabakitzera doa Oarsoaldea
Erabakitzera doa Oarsoaldea
Erabakitzera doa Oarsoaldea
Erabakitzera doa Oarsoaldea
Erabakitzera doa Oarsoaldea
Erabakitzera doa Oarsoaldea
Erabakitzera doa Oarsoaldea
Erabakitzera doa Oarsoaldea
Erabakitzera doa Oarsoaldea
Erabakitzera doa Oarsoaldea
Erabakitzera doa Oarsoaldea
Erabakitzera doa Oarsoaldea
Erabakitzera doa Oarsoaldea
Erabakitzera doa Oarsoaldea
Erabakitzera doa Oarsoaldea
Erabakitzera doa Oarsoaldea
Erabakitzera doa Oarsoaldea
Erabakitzera doa Oarsoaldea
Erabakitzera doa Oarsoaldea
Erabakitzera doa Oarsoaldea
Erabakitzera doa Oarsoaldea
Erabakitzera doa Oarsoaldea
Erabakitzera doa Oarsoaldea
Erabakitzera doa Oarsoaldea
Erabakitzera doa Oarsoaldea
Erabakitzera doa Oarsoaldea
Erabakitzera doa Oarsoaldea
Erabakitzera doa Oarsoaldea
Erabakitzera doa Oarsoaldea
Erabakitzera doa Oarsoaldea
Erabakitzera doa Oarsoaldea
Erabakitzera doa Oarsoaldea
Erabakitzera doa Oarsoaldea
Erabakitzera doa Oarsoaldea
Erabakitzera doa Oarsoaldea
Erabakitzera doa Oarsoaldea
Erabakitzera doa Oarsoaldea
Erabakitzera doa Oarsoaldea
Erabakitzera doa Oarsoaldea
Erabakitzera doa Oarsoaldea
Erabakitzera doa Oarsoaldea
Erabakitzera doa Oarsoaldea
Erabakitzera doa Oarsoaldea
Erabakitzera doa Oarsoaldea
Erabakitzera doa Oarsoaldea
Erabakitzera doa Oarsoaldea
Erabakitzera doa Oarsoaldea
Erabakitzera doa Oarsoaldea
Erabakitzera doa Oarsoaldea
Erabakitzera doa Oarsoaldea
Erabakitzera doa Oarsoaldea
Erabakitzera doa Oarsoaldea
Erabakitzera doa Oarsoaldea
Erabakitzera doa Oarsoaldea
Erabakitzera doa Oarsoaldea
Erabakitzera doa Oarsoaldea
Erabakitzera doa Oarsoaldea
 
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Maixabel Lasari emango diote aurten Gipuzkoako Urrezko Domina

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hondarribiko Udalak kereila penal bat aurkeztu du Zaldunborda auziko dokumentazioa iker dadin

Kultura, Gipuzkoa

Xabier Morras, margoz emandako lekukotasuna

Ekonomia, Gipuzkoa

Yurrita e Hijoseko hamabi langile kaleratu dituztela salatu dute

Ekonomia, Araba, Gipuzkoa

Jarindo parke eolikoa egiteari uko egin dio Green Capital Powerrek

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko IATetako lan gatazkan esku hartu dezala eskatu diote Jaurlaritzari

Komunikazioa, Gipuzkoa

‘Superra’-ren aurrestreinaldia Azpeitian egingo dute, hilaren 28an

Euskal Herria, Gipuzkoa

Xabi Alonsoren Igeldoko txaleta legezkoa dela ebatzi du EAEko Auzitegi Nagusiak

Euskal Herria, Gipuzkoa, Araba

Irungo atxilotuen kasua «Poliziaren jukutriatzat» jo du Askek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Eusko Jaurlaritzak Bentaberriko babes ofizialeko 510 etxebizitzak erosiko dizkio Blackstone funtsari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Jon Insaustik esan du Donostian atzo etxegabetu behar zuten familiari «bizitoki bat» eskainiko diotela

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Antondegi eremuak landa izaerari eutsi behar diola defendatu du Antondegi Berdeak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.