Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Herriak eutsi diolako, herritarrei eskainia

Egitarau oparoa antolatu du Pasaia Kirol Elkarteak bere 75. urteurrena ospatzeko; lehiaketak, hitzaldiak, antzerkia, herri afaria, herri kirolak... Talde zuri-gorriak antxotar guztiak gonbidatu ditu antolatutako jardueretara

olatz mitxelena
Pasaia
2016/10/10
Isabel Mancebo Balda

Isabel Mancebo Baldaren ilustrazioa.

Ospakizun urtea du Pasaia Kirol Elkarteak. Antxoko klub zuri-gorriak 75. urteurrena bete du aurten, eta klubaren ibilbidea ospatzeko egitarau oparoa antolatu du taldeak. Klubak antxotarrekin betidanik izan duen «lotura estua are gehiago sendotu nahian» aritu dira egitarauaren antolakuntzan klubeko kideak. Hala adierazi du antolakuntza batzordeko kide Juanra Etxebarriak: «Haur, gazte, heldu eta adinekoak, guztiak izan ditugu gogoan egitaraua antolatzean, guztiei eskertu nahi genielako taldeari urte hauetan guztietan eman dioten babesa, eta guztiekin batera ospatu nahi dugulako urteurrena». Aste honetan izan da urteurrenaren barruko lehen ekitaldia. Realeko gizonen lehen taldea Don Boscon entrenatu zen astearte goizean, inguruko eskoletako ikasleen zoramenerako. Entrenamendua ikusi, eta hura bukatuta autografoen ehizan aritu ziren haur eta gazteak. Futbol izarrekin gertutik egoteko aukera inor gutxik galdu zuen. Baina lehengo asteartekoa hasiera baino ez da izan. Hamaika ekitaldi dituzte prest, eta gehienak hilaren 17tik aurrera izango diren arren, datozen egunotan badira kontuan hartu beharrekoak. Liburuaren aurkezpena Urteurrenaren ospakizuna prestatzen hasi zirenean, klubaren orain arteko historia liburu batean jasotzea adostu dutela jakinarazi du Etxebarriak, eta hala egin dute. Iker Vidal kazetaria aritu da liburuaren koordinazioan: ostegunean aurkeztuko du, Ibaiondo pilotalekuan, 19:30ean. Liburuarekin batera, bideo bat ekoitzi dutela zehaztu  du Etxebarriak, eta egun berean proiektatuko dutela aurreratu du, toki berean. Baina dena ez da izango atzera begiratzea. Gaurkotasunak ere izango du toki Pasaia Kirol Elkartearen ospakizunean, eta larunbatean, «gazteei eskainitako» rock kontzertua izango da Gure Zumardian. Oholtza gainean hiru talde: Gatos Pardos, Pangea eta Lie Detectors. Aipatutakoak ospakizun askoz zabalago baten atarikoak baino ez dira. Hilaren 17tik 23ra, egunero izango da ekitaldiren bat, baita azaroaren 4an eta 5ean ere. Hitzaldiak, txapelketak, erakusketak, herri kirolak, haur festa, antzerkia… baita Reala eta Oiartzun taldeko emakumeen arteko partida ere, Don Boscon, hilaren 22an, 11:30ean. Etxebarriak aurreratu du herri afaria ere antolatu dutela hilaren 22rako, eta pilota jaialdi erakargarria hilaren 21erako. Lau t’erdian Sancho eta Saralegi ariko dira nor baino nor, eta bikoteka Xala eta Lasa IV, Titin eta Gorrotxategiren kontra. Bi ekitaldi horietara txartelak jada salgai daudela iragarri du Etxebarriak, ohiko tokitan. Datak gerturatu ahala, edonola ere, ekitaldi guztien berri zehatza emango du HITZAk. Lorpen garrantzitsuak Ez dira makalak Pasaia Kirol Elkarteak urte hauetan guztietan lortutakoak. Etxebarriak nabarmendu duenez, 225 kide ditu gaur egun klubak, eta horrez gain, Hirugarren Mailan, Erregionalean eta Gazte Mailan talde bana; bi talde Haur Mailan; eta 100 haur inguru biltzen dituen futbol eskola. «Hori guztia ezinezkoa litzateke herriaren sostengurik gabe», adierazi du. Horregatik argi du zein den etorkizunera begira erronka: «Lortutako guztiari eustea». Bidelagun antxotarrak izango dituztela zalantzarik ez du.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.